Giro paregabean ospatu dute Aretxabaletako Txakolin Eguna

Sara Lanz 2025eko maiatzaren 17a

Sei upategitako uzta dastatzeko aukera izan dute aretxabaletarrek, Mitarte kalean jarri dituzten postuetan. Eguraldia lagun izan dute, eta asko izan dira bertaratu diren herritarrak. Txakolinaz gain, kalean jarritako postuen artean herriko hainbat ekoizleren produktuak ere egon dira dastatzeko eta erosteko: hanburgesak, gazta eta bestelako pintxoak, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak