Sei artzain txakurrek lehian jardungo dute zapatuan, laugarrenez

Mirari Altube Arrese 2025ko mai. 16a, 14:41

Jabier Gastañaga ardiekin, iazko txapelketan.

Artzain txakurren txapelketa jokatuko da bihar, zapatua, Otala Zelai alboko zelaian, 17:30ean, Artxate elkarteak antolatuta. Sei artzain eta sei txakur elkartuko dira; haien artean bi, aretxabaletarrak.

Nor baino nor gehiago izango dira Javier Gastañaga, Cool txakurrarekin, eta Asier Dacosta, Haize-rekin; Aretxabaletakoak biak. Haiekin batera izango dira Javierren seme Xabier Gastañaga antzuolarra, Sandy-rekin; Lemoako Mikel Pagazortondua, Lay txakurrarekin; Matxinbentako Peio Segurola, Kay-rekin; eta Aizarnazabalgo Manuel Gorriti, Izar-ekin.

Txakur gehienak border collie arrazakoak dira, eta Lur Pagoaga artzainaren artaldea gobernatu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak