Sei upategitako txakolina dastatu ahal izango da zapatuan

Mirari Altube Arrese 2025eko maiatzaren 16a

Txakolin Eguna izango da aurten ere Mitarte kalean; bihar, zapatua, egingo dute, 12:30etik 14:30era bitartean. Txakolinaz gain jatekoa ere egongo da eta erraldoiek eta trikitilariek girotuko dituzte kaleak.

Getariako txakolina jatorriko sei upategitako uzta dastatzeko aukera izango dute herritarrek; horretarako, bost txartel eta kopa bat eskuratuko dituzte, bost euroren truke.

Kalean jarritako postuetan herriko hainbat ekoizleren produktuak ere izango dira dastatzeko eta erosteko: hanburgesak, gazta eta bestelako pintxoak, besteak beste.

Bien bitartean, Aretxabaletako eta Legazpiko konpartsek jardungo dute kalean, eta festa girotuko dute Imanol Intxausti eta Iñaki Larrea trikitilariek. Hain zuzen ere, Aretxabaletako erraldoiak lehenengoz izango dira kalean aretxabaletarrek gidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak