Ekaineko azken egunean hasi eta hiru astez udaleku irekietan jardun ahal izango dute 2013 eta 2021 bitartean jaiotako neska-mutikoek: astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 13:00etara bitartean, eta eguenetan, 09:00etatik 17:00etara. 300 umerentzat egongo da lekua eta horietan parte hartzeko izen-emate epea dagoeneko zabaldu dute. Horretarako, honako galdetegi hau bete behar da. Eta 95 euro ordaindu ume bakoitzeko –hirugarren umea, debalde–; horretarako azken eguna maiatzaren 26a da.
Zalantzaren bat izanez gero, Loratuko arduradunekin harremanetan jarri behar da: 747 42 18 69; loratu@loramendielkartea.eus; edo Loramendi elkartearen bulegotik pasatu.
Hezitzaileendako deia
Maiatzaren 19an, astelehena, ostera, hezitzaileen deialdia zabalduko dute. Interesatuek maiatzaren 26a arte izango dute izena emateko epea. Ondoren, ekainaren 7an, formakuntza-saioa izango dute onartutako hezitzaile guztiek.