Gartzi Gorosabel bigarrena izan da Gipuzkoako bola-joko txapelketako zazpigarren jardunaldian

Mirari Altube Arrese 2025ko mai. 14a, 13:22

Soraluzeko Ezozi auzoan jokatu zen maiatzaren 10ean Gipuzkoako 54.  Hiru Txirlo txapelketako zazpigarren jardunaldia eta UDA taldeko Gartzi Gorosabel eskoriatzarra bigarren sailkatu zen.

Hona hemen jardunaldiko emaitzak:

  • 1- Mateo Guenaga (Elgeta taldea), 6 txirlorekin.
  • 2- Gartzi Gorosabel (UDA), 6 txirlorekin.
  • 3- Asier Azkarate (San Joxepe), 6 txirlorekin.
  • 4- Leire Uranga (Lastur), 6 txirlorekin.
  • 5- Ganix Rodriguez (Asola Berri), 6 txirlorekin.
  • 6- Eduardo Arrona (Asola Berri), 5 txirlorekin.

Sailkapen orokorrean Gartzi Gorosabel hamahirugarren postuan dago une honetan.

Isana Gorosabelek lau txirlo bota zituen, eta ondorioz, emakumeen kategoriako sailkapen orokorrean lehenengo postura igo da.

Taldeei dagokionez emaitzak ez dira hain pozgarriak: UDA A taldea bosgarren postuan dago eta UDA B hamalaugarren.

Hurrengo hiru jardunaldiak Debagoienean

Txapelketako hurrengo hiru jardunaldiak Debagoienean jokatuko dituzte. Maiatzaren 16an, Aretxabaletan, 17:00etan hasita; bolatokia 12:00etatik zabalik egongo da.

Maiatzaren 24an, Elgetan, eta hilaren 31n, Leintz Gatzagan; bi horietan ere 17:00etan ekingo diete txapelketei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak