Maitane Bartolomek –52 kiloz azpikoen artean– lehen postua eskuratu zuen, baita Elias El Assali-k ere, eta Urko Cebrino bigarren geratu zen –biak ala biak 60 kilotik gorakoen artean–.
Kata modalitatean ere txapelketa polita egin zuen Assalik eta podiumetik gertu geratu zen.
Datozen asteetan beste bi txapelketa dituzte: maiatzaren 25ean, Gasteizen, Euskadiko Eskola Kiroleko Txapelketa, eta ekainaren 15ean, Azkoitian Udaberriko Haur Jaialdia.