Zabalik dago Otala Zelai kroserako izen-emate epea

Mirari Altube Arrese 2025ko mai. 13a, 19:04

Maiatzaren 18an jokatuko da Aretxabaletan, Otala Zelaiko 45. herri krosa, Joseba Mardo-ren oroimenez antolatutakoa. Izena emateko epea dagoeneko zabaldu dute: herrikrosa.eus atarian egin daiteke, 8 euro ordainduta. Egunean bertan Otala Zelain ere eman ahal izango da baina orduan 15 euroren truke.

11:00etan hasiko da zelaian bertan eta Urkulu urtegiari bira eman beharko diote lasterkariek, 8,4 kilometrotako ibilbidea osatuz. 

Helduen lasterketaren aurretik, 10:00etan hasita, ohi legez gaztetxoek jardungo dute korrika zelaiaren bueltan. Benjaminek (500 m), alebinek (1.000 m) eta infantilek (1.500 m) jardungo dute eta lasterketak ikasturteka egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak