Jolasean ekingo diote egunari, 11:00etan, eta trikitilariekin plazara joango dira eguerdian. Plaza dantzak egingo dituzte han eta buruhandiak irtengo dira gero; bien bitartean taloak jateko aukera egongo da eta egurrezko jolasak izango dituzte umeek. 14:30ean bazkalduko dute, eta bazkalostean tailer eta jolasetan jardungo dute neska-mutikoek. Jaiari bukaera emango diote, 17:30ak bueltan, Argitxorekin txokolatea hartuta.
