Herriko Plazatik abiatuko dira 09:30ean eta Kurtzebarri ingurura joko dute, Ikazkin Trailen ibilbide motza probatzeko –15 kilometro inguru–. Izena aldez aurretik emateko eskatu dute honako galdetegi hau beteta. Zalantzaren bat izanez gero honako telefono zenbakira idatzi ahal izango da: 629 69 24 83.
Irteeran parte hartzen dutenen artean 2025eko mendi lasterketan parte hartzeko bi dortsal zozketatuko dituzte.