Azken hilabeteetan hainbatetan egin bezala, gaur ere sinadurak biltzen ibili dira Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Aretxabaletako kideak. Eusko Legebiltzarrean aurkeztu gura duten eta gutxieneko pentsioak gutxieneko soldaten parekoak izatea bermatzea eskatzen duen Herri Ekimen Legegilea babesteko izan dira sinadurak.
Gaurkoa azken ahalegina izan da, eta Aretxabaletako kideek Eroskiren aurrean jarri dute mahaia. Aurreikuspen guztiak gainditu dituzte gainera: duela hiru hilabete herrian sinadura bilketa abian jarri zutenean 320 sinadura batzea zuten helburua, eta azkenean 569 jaso dituzte; horietatik 130, gaur bertan. "Erantzunarekin pozik gaude, oso gutxi izan dira sinatzeari uko egin diotenak", azaldu dute ekimenaren sustatzaileek.
Euskal Herri mailan ere, Herri Ekimen Legegilea Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzeko beharrezkoakzdiren 10.000 sinadura baino asko gehiago batu dituzte, 130.000tik gora. Maiatzaren 15ean aurkeztuko dituzte sinadurak Eusko legebiltzarrean.