Maiatzaren 1ean itxita egongo da Ibarra kiroldegia

Mirari Altube Arrese

Eguenean, Maiatzaren Lehena, itxita egongo da Ibarra kiroldegia. Egubakoitzean, ostera, normaltasunez irekiko dituzte ateak.

Maiatzaren 2an ohiko ordutegia izango du; hau da, 07:00etatik 21:30ak arte. Kirol jarduerak ere emango dituztela adierazi dute arduradunek. Zapatuko ordutegia 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da eta domekakoa, 09:00etatik 14:00etara.

Gainera, kiroldegiko arduradunek aditzera eman dute material berria dagoela gimnasioan: bi arraun-ergometro eta pisu ezberdina duten hainbat baloi-sendagarri. Horiek dagoeneko edonork erabiltzeko moduan dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak