Euskaraldia 2025

Euskaraldian izena emateko eta txapak jasotzeko aukera dago egunotan

Mirari Altube Arrese 2025ko api. 29a, 14:52

Euskaraldiaren Aretxabaletako enbaxadoreen aurkezpen ekitaldia, apirilaren 4an.

Mahaia jarriko dute hiru eguaztenetan kalean: apirilaren 30ean eta maiatzaren 14an Durana kalean eta hilaren 7an Mitarten.

Euskaraldiarekin bat egin eta izena emateko epea zabalik dago azken asteetan, eta Aretxabaletako batzordeak horretara animatu ditu herriko entitateak eta bizilagunak.

Online egin daiteke hori –euskaraldia.eus atarian sartuta– baina aurrez aurre ere bai. Horretarako, datozen hiru eguaztenetan mahaia aterako dute kalera; apirilaren 30ean eta maiatzaren 14n Durana kalean izango dira, udaletxe zaharraren aurrealdean, eta hilaren 7an, Mitarte kalean, 17:30etik aurrera. Dagoeneko izena emanda dutenek txapak bertan jaso ahal izango dituzte, baita Loramendi elkartearen bulegoan ere.

Hainbat antzezlan

Euskaraldiaren etorrera girotzeko hiru ikuskizun izango dira hurrengo astetan Udaleko Kultura Sailari esker. Euskaldungak antzezlana Tautelak Produkzioaren eskutik hilaren 9an, 20:00etan. Hazia, bidaia handi baten istorio txikia, Didau antzerki taldearekin hilaren 11n, 17:00etan. Eta Bingoz bingo, Yogurina Borova eta Aurori Badiola protagonista direla, hilaren 23an, 20:00etan.

Sarrerak laster jarriko dituzte salgai online.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak