Urtegiaren egoeraren indizea erakusten duen grafikoa egin du Gipuzkoako Ur Kontsorzioak eta horri erreparatuta, maximo historikotik gertu dagoela ikus daiteke.

Apirilaren 26a izan da urteko hirugarren egunik euritsuena Debagoienean. Arrasate, San Prudentzio (Elorregi), Oñati, Urkulu eta Aixolako estazioetan honako datuak jaso dira:
- Aixola: 31,1 litro metro koadroko.
- San Prudentzio (Elorregi): 30,2 litro.
- Oñati: 25,6 litro.
- Arrasate: 22,7 litro.
- Urkulu: 9,8 litro.