Uztaileko lehen hiru astetarako gertatuko diete UDAko kideek futbola ardatz izango duen egitaraua neska-mutikoei. Astelehen, martitzen eta eguenetan 09:30etik 16.30era bitartean elkartuko dira (bazkaria barne) Ibarra futbol zelaian, eta eguazten eta egubakoitzetan, goizez bakarrik, 09:30etik 13:30era.
Izena emateko epea zabalik dute dagoeneko eta horretarako galdetegi bat bete behar da. Horretarako azken eguna maiatzaren 5a da; prezioa: 260 euro.
Argibide gehiagorako Iker Gomez kudeatzailearekin jarri behar da harremanetan: 659 794 465 eta uda.kudeatzailea@gmail.com.