Gu Haziak Gara elkarteak hainbat ikastaro egingo ditu maiatzean hasita

Mirari Altube Arrese 2025ko api. 18a, 12:00

Hainbat lagun kakorratz-lanak egiten laguntza elkartearen egoitzan. (Argazkia: Gu Haziak Gara)

Maiatzerako eta ekainerako hainbat ikastaro antolatu ditu Gu Haziak Gara laguntza elkarteak. Izena emateko epea zabalik dago eta Iralabarri plazan duten bulegotik pasa daiteke horretarako edo 681 65 59 39 telefono-zenbakira deitu.

Hona hemen horiek:

  • Joskintza lanen hasiera: maiatzaren 6an hasita, martitzenetan, ekainaren 10a arte, bi taldetan banatuta: goizean, 10:00etatik 11:30era, eta arratsaldean, 17:00etatik 18:30era.
  • Gurutze puntua: maiatzaren 7an hasita, eguaztenetan, 10:00etatik 11:30era, ekainaren 11 arte.
  • Kakorratza-lanak: maiatzaren 7an hasita, eguaztenetan, 17:00etatik 19:00era, ekainaren 11 arte.
  • Joskintza proiektua: maiatzaren 8an hasita, eguenetan, 10:00etatik 11:30era, ekainaren 12a arte.
  • Estanpazioa: maiatzaren 12an hasita, astelehenetan, 17:00etatik 18:30era, ekainaren 9a arte.

Prezioa da 90 euro edo 9 ordu boluntariotza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak