Itxita egongo da liburutegia apirilaren 17tik 27ra bitartean

Mirari Altube Arrese 2025ko api. 16a, 13:00

Aste Santuan eta Pazko Astean itxita izango da Udal liburutegia, apirilaren 17ik 27ra bitartean, hain zuzen ere. Maiatzean literatura solasaldiak berreskuratuko dituzte eta umeendako ipuin-kontaketa saioa ere egingo dute.

Ikasturteko azken ipuin-kontaketa saioa izango da maiatzaren 9an egingo dena; oraingoan, "etxeko txikienei" bideratutakoa. Eskarmentu handia duen Saroa Bikandik gidatuko du, Azalerako ipuinak izeneko saioekin urte asko daramatzan ipuin kontalariak. "Gurasoek haurrekin parte hartzen duten saio hauetan, Saroak, ahozkotasuna lantzeko kontu, kantu eta ipuinak transmititzen dizkie. Guraso eta haurrak elkarrekin giro goxoan gozatzeko tartea izango da", azaldu du Haur Liburutegiko arduradun den Nerea Altunak.

Bi saio antolatu dituzte: 0 eta 2 urte artekoentzat, 17:00etatik 17:30era; eta 2 eta 4 urte artekoentzat, 17:45etik 18:15era.

Izena aldez aurretik eman beharko da liburutegian bertan, apirilaren 28an hasita.

Literatura solasaldiak

Maiatzean eta ekainean ikasturteko azken literatura solasaldiak egingo dituzte liburutegian. Euskarazkoak, Mikel Antza idazleak gidatuta, 18:30ean izango dira, Arkupeko bigarren solairuan.

  • Maiatzak 22, eguena: Iratxe Ormatza Imatz: Pintzak begietan.
  • Ekainak 19, eguena: Patxo Telleria: Ai, gure juaneteak!

Gaztelaniazkoak Monica Leiva kazetari eta idazleak gidatuko ditu eta 18:00etan izango dira, Arkupeko bigarren solairuan.

  • Maiatzak 7, eguaztena: Yaa Gyasi: Volver a casa.
  • Ekainak 4, eguaztena: Alejandro Zambra: Poeta chileno.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak