Ongizate emozionalaren gaineko saioak antolatu ditu Debagoieneko ESIk

Mirari Altube Arrese 2025eko apirilaren 14a

(Argazkia: Pexels)

Nire ongizate emozionala zaintzen izena duen lanketa egingo du Debagoieneko ESIk Aretxabaletan. Zortzi saio izango dira, martitzenetan, apirilaren 29an hasita, 16:00etatik 18:30era, osasun zentroan –Errekabarren, 6–.

Emozioak, bereziki negatiboak, kudeatzen ikasteko eta era asertiboan adierazten jakiteko saioak izango dira.

Argibideak gura izanez gero deitu edo idatzi: pacienteactivo@osakidetza.eus eta 943 006 551.

Izena aldez aurretik eman behar da honako formularioa beteta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak