Yolanda Diaz Espainiako presidenteordea Copreci lantegian izan da

Mirari Altube Arrese 2025eko apirilaren 10a

Yolanda Diaz Copreciko zuzendari Javi Garciarekin eta beste hainbat langilerekin. (Argazkia: Copreci)

Aretxabaletako Copreci kooperatiban izan zen bisitan Yolanda Diaz Espainiako presidenteorde eta Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa atzo, eguaztena.

Muga-zergen auziak eragin handia izango duen erkidegoetara hasi duen bisita biraren baitan iritsi zen, babesa erakusteko eta "lasaitasun mezua" zabaltzeko helburuarekin. Copreciko ordezkariek jakinarazi dutenez zera adierazi zuen: "Ez da enpresarik itxiko, ezta langilerik kaleratuko ere. Behar den tokian egongo gara".

Jabi Garcia zuzendariarekin elkartu zen eta horrek lantegia erakutsi zion. Garciak adierazi zuen mehatxua ez ezik baliatu beharreko aukera ere izan litekeela: "Coprecin aukera ere ikusten dugu: egungo muga-zergen esparruan, Mexiko bihurtzen da onuradun nagusi, osagaiei muga-zergarik ez baitzaie ezartzen han".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak