Haien jatorrizko herrialdeetan bizitakoak eta ondoren harrera-gizartean topatzen dutena izango dute hizpide, Jabetze Eskolak antolatuta. Aldarte elkarteak ikerketa bat egin du LGTBI+fobiak sei lurraldetan duen dimentsioa aztertzeko –Kolonbia, Peru, Honduras, Maroko, Senegal eta Euskal Herria–, eta, bereziki, emakume lesbianetan jarri du arreta.