Honako hauek izan dira Argazkia.eus jaialdiaren bigarren edizioko irabazleak:
- Jon Ander Alberdi (Aretxabaleta): Ondare.
- Telmo Sanchez Ugalde (Gipuzkoa): Amildegi.
- Leonor Uriarte (Araba): Tras el cristal.
- Iñaki Izquierdo Muxika (Bizkaia): Sestao.
- Ainhoa Tejerina (Nafarroa): Invierno ritual.
- Severine Dabadie (Lapurdi): Airosa.
- Camille Chopin (Nafarroa Beherea): Bai ala Bai.
- Eliane Heguiaphal (Zuberoa): Bortuan.
Antolakuntzak jakinarazi duenez, zortzi argazkilariek euren lanak erakutsiko dituzte maiatzaren 10ean, Arkupeko Zaraia aretoan. Horrekin batera, Gustavo Bravo komisarioak gidatutako bisita egingo dute.