Gipuzkoako bola txapelketako laugarren jardunaldia Eñaut Kortabarriak irabazi du

Mirari Altube Arrese 2025eko apirilaren 7a

Lasturren jokatu zen zapatuan Gipuzkoako bola txapelketako laugarren jardunaldia eta UDA Hirutxirlo taldeko Eñaut Kortabarriak irabazi zuen 62 bolarik parte hartu zuen txapelketa; Jesus Mari Gorosabel, ostera, hirugarren postuan geratu zen, hau ere UDAkoa.

Martxoan hasitako 2025eko txapelketan ez dutela emaitza onik eskuratu onartu dute UDAko kideek: "Gure ezaugarrientzat aproposak ez diren bolatokietan ibili garelako. Baina zapatuan egun nahiko ona izan genuen". Hona hemen emaitzak:

  • 1. Eñaut Kortabarria (UDA): 8 txirlo.
  • 2. Bittor Ugarteburu (Asola-Berri): 7 txirlo.
  • 3. Jesus Mari Gorosabel (UDA): 6 txirlo.
  • 4. Aitziber Olaizola (San Migel): 6 txirlo.
  • 5. Joseba Espilla (Floreaga): 6 txirlo.
  • 6. Gorka Etxaniz (Floreaga): 6 txirlo.

Hurrengo tirada datorren zapatuan, apirilaren 12an, izango dute Eibarreko Asola-Berri bolalekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak