Aste honetako konponketak egiteko 5.000 euro erabili dituzte, eta beste 10.000 euroak hurrengo asteetan egingo diren lanak ordaintzeko izango dira.
Udal ordezkariek herritarren laguntza eskatu dute, konpondu berri diren geltokiak zaintzeko eta errespetatzeko: "Geltokiak garraio publikoaren zati garrantzitsu bat dira, eta konponketa lanok eginda, herritarrek ahalik eta zerbitzu onena izan dezaten nahi da".
