Aozaratzako bidegorrian zubi berria egingo du Udalak

Mirari Altube Arrese 2025ko mar. 28a, 07:51

Aozaratzako zubia, itxita.

Lizitazioa martxan dela iragarri dute, eta, behin lanak esleituta, bost hilabeteko epean bukatzea da asmoa.

Aozaratza auzotik pasatzen den bidegorrian zubi berria egiteko asmoa du Udalak; izan ere, oraingoa egoera kaskarrean dago 2022tik, "erortzeko arriskuan". Lanak "premiazkoak" dira, Udalaren ustez: "Orain arte, Europako arauak direla-eta ez dugu izan inbertsio hori egiterik, baina, martxoaren 17a ezkero 2025eko aurrekontuak indarrean daudenez, lizitazio hori martxan jarriko dugu". Hala, lanen lizitazioa argitaratuko du orain; horren helburuak bi dira: batetik, proiektua idaztea; eta, bestetik, zubi berria eraikitzea. Aurrekontua 84.155,50 eurotan zehaztu dute.

Hilabete eta erdi inguruan lanak esleituta izatea da Udalaren asmoa, eta, behin kontratua sinatuta, bost hilabeteko epea izango du horren arduradunak proiektua idatzi eta zubi berria eraikitzeko. "Orduan, herritik Urkulu urtegira doan oinezkoen bidea seguruagoa eta zuzenagoa izango da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak