Euskadi Literatura Sariak lehiaketan saritutako lanak izango dituzte langai beste urte batez Kurtzebarri eskolakoek Literatura Astean. Horretarako, liburutegiko zutabe edo gune bat atonduko dute mailaka.
Aurten aukeratu dituzten liburuak honako hauek dira:
- • Barruko hotsak (Leire Bilbao, 2022): HH 2, HH 3, HH 4, HH5.
- • Tximeletrak (Xabier Olaso, 2013): LH 1 eta LH 5.
- • Besarkada (Uxue Alberdi, 2016): LH 2.
- • Alex (Mariasun Landa, 1991): LH 3.
- • Korri, Kuru, Korri (Patxi Zubizarreta, 2019): LH 4.
- • Osaba Bin Floren ( Jesus Mari Olaizola, 2004): LH 6.
Guraso elkartearen jaia
Apirilaren 4an, Literatura Asteari bukaera emanaz, Gurabarri jaia egingo du guraso elkarteak; honako egitaraua antolatu dute:
- 16:30 Kalakako egur jolasak LHko ikasleentzat, Herriko Plazan.
- 17:00 Ipuin kontalaria HHko ikasleentzat, eskolako aretoan.
- 18:30 Erromeria plazan.