Lanbide Heziketako ikasle bat Udalaren brigada taldeko kide izango da

Mirari Altube Arrese 2025ko mar. 20a, 13:12

Aretxabaletako Lanbide Eskolaren eta Udalaren arteko lankidetzari esker oinarrizko mailako elementu metalikoen fabrikazioa ikasten diharduen gazte bat praktikak egiten hasi da udal eraikinetan.

Brigadakoen lantaldera batu da, eta bere ezagutzak aplikatzeko aukera izango duela adierazi dute Udaletik, batez ere galdaragintza arloan.

Bi erakundeen arteko elkarlana balioan jarri dute Udal ordezkariek: "Ekimen horrek indartu egiten du bi erakundeek herriko gazteen prestakuntzarekin eta garapen profesionalarekin duten konpromisoa. Ikasleak eskuratuko duen esperientzia praktikoa oso baliagarria izango da bere lan-etorkizunerako, eta, aldi berean, udalerria mantentzen eta hobetzen lagunduko du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak