Dantza urbanoen topaleku bilakatu zen atzo arratsaldean, hilaren 15ean, Aretxabaletako Ibarra kiroldegia, hainbat dantzari eta zale batu baitzituen Fun Dantz lehiaketak. Hiru kategoriatan hartu zuten parte parte-hartzaileek, eta bina sari banatu zituzten bakoitzean: Playground taldea (Trapagaran, Bizkaia) izan zen irabazlea haurren kategorian, eta bigarren egin zuen Fusion Angels-ek (Barakaldo, Bizkaia); Junior kategorian, berriz, Legacy Breath (Iruñea) eta Soul Breath (Iruñea) izan ziren irabazleak. Azkenik, absolutuan, The Factoryk (Bilbo) eraman zuen sari nagusia, eta B-Breath-ek (Iruñea) bigarrena. Hala, hiru sari eskuratu zituen Iruñeko akademiak.
Irabazleek, dirua irabazteaz gain, maiatzaren 17an Barakaldoko antzokian egingo den BreakOnStage jaialdian parte hartzeko aukera izango dute; horretarako, kategoria bakoitzetik txartel bana egon da jokoan.