Argizaiola diskoa aurkeztu zuten, iaz argitaratutakoa, baina aurretik kaleratutako beste hiru diskoetako abestiak ere jo zituzten. Lezoko Amezti dantza taldeko eta Donostiako DAB konpainiako bina dantzarik egin zieten lagun musikariei, baita Udara Zubillaga abeslariak ere kantu pare batean.
Elkartutakoak ezin gusturago jarraitu zituzten doinuak eta bukaeran, ikusleekin egoteko tartetxo bat hartu zuen Palaciosek; izan ere, Leizarra musika eskolan irakasle izan zen orain dela hamasei urte inguru eta hainbat ikasle joan zitzaizkion agurtzera.