Helburua da inguruan topa daitezkeen sendabelarrak identifikatzen jakitea eta horien ezaugarriak eta erabilerak ezagutzea. Sendabelarren lehortze prozesua eta horiek erabiltzeko moduak ere irakatsiko dituzte: tinturak, infusioak, jarabeak, ukenduak, baltsamoa…
Taldea osatuz gero –15 lagunendako daukate lekua– martxoaren 20an ekingo diete saioei eta maiatzaren 29ra bitartean elkartuko dira, eguenetan, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Arkupeko bigarren solairuko gelan. Prezioa da 40 euro.