Norberaren mailaren arabera hautatu ahal izango da ibilbide bat edo bestea, eta bakoitzak gidari propioa izango du.
Antolatze-lanak errazteko izena aldez aurretik eman behar da honako galdetegi hau beteta.
Zapatukoa aurtengo bigarren topaketa da eta irailera bitartean beste hainbat antolatzeko asmoa dute. Horietan parte hartzen dutenen artean lasterketa egunerako bi dortsal zozketatuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.