Nerabeen bidelagunei zuzendutako hitzaldia egingo du Maitane Ormazabalek

Babestutako edukia 2025eko martxoaren 7a

Maitane Ormazabal psikologoa.

Martxoaren 10ean, astelehenean, izango da Aretxabaletako Lanbide Eskolan, 18:00etan, Osasun mentala eta egungo gazteak izenpean.

Nerabezaroa "erronkaz betetako etapa bat" da, eta hainbat dira pertsona nerabe bat "hobeto ulertzeko eta modu positiboan laguntzeko" tresna bila dabiltzan bidelagunak, hala nola gurasoak, tutoreak eta hezitzaileak. Bada, horretan laguntzeko asmoz egingo du hitzaldia Maitane Ormazabal psikologoak Aretxabaletako Lanbide Eskolan, gako praktikoak emanez.

Euskaraz izango da saioa datorren astelehenean, hilaren 10ean, arratsaldeko seietan, baina itzulpen zerbitzua eskainiko da, Telegram bidez; horretarako, aplikazioa telefono mugikorrera deskargatu behar da aurrez, eta kaskoak eraman behar dira hitzordura. Horrez gain, aurrez izena ematea komeni da; batik bat bidelagunei zuzenduta dagoen arren, irekia da herritar guztiendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak