Ixadebalde egingo dute bihar, negu sasoiko produktuekin

Mirari Altube Arrese 2025ko mar. 6a, 15:00

Hainbat arropa prest Ixadebalde azokarako.

Durana kale barrenean elkartuko dira –eguraldiak laguntzen badu–, bihar, martxoaren 7a, Aretxarte elkarteko zazpi dendari merkealdien azoka egiteko.

Egun bakarrean egingo dute Ixadebalde merkealdien azoka Aretxarte merkatarien elkarteko kideek. Egubakoitzean, Herriko Plazaren beheko partean, Durana kalean jarriko dituzte postuak –eguraldi kaskarra egonez gero saltoki barruan–, 10:00etatik 19:00etara bitartean. Zazpi dendak egin dute bat aurtengo lehenengo azokarekin; honako hauek: Tinta Beltza, Asensio, Kilima, Hankabeltz, Belar Meta, Tak eta Almila Shop.

Arropak eta gehiago

Udazken eta neguko produktuak aterako dituzte kalera gehienek, eta prezio merkeagoan jarri herritarren eskura, besteak beste, oinetakoak, arropak eta osagarriak. Horiez gain, eskolarako materiala ere egongo da, baita jatekoa eta edatekoa ere produktu iberikoak dituen urdaitegiak.

Gainera, gaur, erosketak egiten dituzten herritarren artean 50 euroko sei bonu zozketatuko dituzte Aretxarteko kideek, bezeroak eskertze aldera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak