Mus txapelketa antolatu dute Orlyn martxoaren 8rako

Mirari Altube Arrese 2025eko otsailaren 27a

Mondragon Unibertsitateko ikasleek eta Orly tabernak antolatuta eta beste hainbat tabernaren eta dendaren laguntzarekin mus txapelketa antolatu dute martxoaren 8rako. Orly tabernan jokatuko da, 16:00etan hasita.

Izena aurretik eman daiteke honako telefono zenbakira deituta: 667 84 38 00; baita egunean bertan ere.

Bikoteak 30 euro ordainduko ditu eta sariak hauek dira: txapela eta jasotako diruaren %50 irabazleentzat eta %20 txapeldunordeentzat. Gainerako %30 izango da unibertsitateko ikasleen bidaia baterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak