Frontenis txapelketa antolatu du UDAk, bederatzigarrenez

Mirari Altube Arrese 2025eko otsailaren 25a

Iaz jokatutako txapelketako une bat.

Emakumeen frontenis txapelketa egingo du UDAk, Martxoaren 8aren bueltan. Hilaren 8an eta 9an jokatuko dira partiduak, Iturrigorri pilotalekuan, eta izena emateko epea zabalik dago.

Horretarako, emakumeenfrontenisaUDA@gmail.com helbidera idatzi behar da, martxoaren 4rako; bikoteak 20 euro ordainduko ditu txapelketa egunean.

Bertako produktuekin osatutako saskia jasoko du sari bikote irabazleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak