Bost edukiontzi erre dituzte Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese 2025eko otsailaren 23a

Goizaldeko 02:00ak bueltan izan da sutea Andramari auzunean, Deba ibai alboan, dagoen edukiontzien gunean. Zazpi edukiontzietatik bost erre dira eta suhiltzaileek itzali behar izan dute.

Erretako edukiontziak dira hondakin organikoak jasotzen dituena, errefusarena, plastikoarena, papera eta kartoiarena eta beiraren berdea. Inguruan aparkatutako autoek ez dute kalterik izan, itxura batean.

Urteberri egunean, 2025eko urtarrilaren 1ean ere, gune berean, bost edukiontzi erre zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak