Folkloreak eta erritmo bizi eta dantzagarriek bat egingo dute Aldapeko taldearen kontzertuan

Mirari Altube Arrese 2025ko ots. 18a, 12:56

Aldapeko taldearen emanaldi bateko unea. (Argazkia: Aldapeko)

Otsailaren 20an, 20:00etan, Arkupeko Zaraia aretoko oholtzan bat egingo dute folkloreak, instrumentu tradizionalek eta erritmo bizi eta dantzagarriek –sarrera 6 euro da–.

Aldapeko Basque Latin Jazz proiektuaren bueltan hainbat jatorritako musikariak elkartu ziren 2019an, eta Imanol Iribarren piano-jolea da buru. Taldea sendotuta, eta musikari garrantzitsuen kolaborazioekin –besteak beste, Xabi Solano, Asier Gozategi, Ines Osinaga eta Thierry Biscary–, dagoeneko hiru disko kaleratu dituzte: Iribarrenetik (2021), Irigoienetik (2024) eta Plazara (2024).

"Kantua, erritmoa, inprobisazioa, birtuosismoa, lehenaren eta orainaren arteko fusioa dakar Aldapekok; menditik hasi eta aldapa jaitsita herriko plazan dantzan amaitzen den bizipena", adierazi dute taldekideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak