Euskara indarberritzeko lanketaren azken saioa eguenean izango da

Mirari Altube Arrese 2025eko otsailaren 17a

Euskara indarberritzeko eta euskaldunak ahalduntzeko AROA plana garatzen dihardu Udalak azken hilabeteetan, Elhuyarrek gidatuta eta herriko eragileak lagun hartuta. Datorren eguenean, otsailaren 20an, hirugarren eta azken lan-saioa egingo dute, eta herritarrak bertara gonbidatu dituzte; 18:00etan izango da, Arkupeko bigarren solairuan.

Orain arte egindako ekarpen guztiak jasotzen dituen lanaren laburpenari begirada bat emango diote eta horiek landuko dituzte gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak