Ostiral honetan, otsailaren 21ean, ALEko ikasleak eta irakasleak Aretxabaletako plazan batuko dira bilketa solidarioari hasiera emateko. Marokora eramango dituzten bi autoak erakutsiko dituzte plazan, eta proiektuaren inguruko argibideak emateko bertan izango da Aritz Jauregi ALEko irakasle eta proiektuaren bultzatzailea. Bilketak iraun bitartean ikasleek pintxoak banatuko dituzte lortutako diruarekin botikinak erosteko.
Ostiralean bilketa gunea zabalik izango da 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldeko 16:30etik 18:00etara. Hurrengo astelehenetik ostiralera, berriz, Aretxabaletako Lanbide Eskolan egingo da bilketa solidarioa, 08:00etatik 20:00etara.