Ipar Zonako Trial txapelketak baditu irabazleak

Sara Lanz 2025ko ots. 16a, 17:31

Oztopo trialsin taldeak antolatuta, Open Oztopo trialsin txapelketa jokatu da, Aretxabaletako trial parkean. Bost eremu prestatuta: lehenengo, gaztetxoak aritu dira, infantil kategoria arte, eta ondoren, kadetetatik elite mailara arteko pilotuak.

Ipar Zonako Trial Txapelketaren lehenengo proba gaur jokatu da Aretxabaletan, Oztopo Trail parkean. Txapelketa bost geltokiz osatuta dago, eta lehenengo kanporaketa Aretxabaletan izan da. Bizikleta gainean trebezia erakusten duten kirolariek parte hartu dute, eta proba bi sesiotan banatu da: goizean, gazteagoen kategoriek lehiatu dute, eta arratsaldean, elite eta beste mailako partaideek. Lehen hiru sailkatuek sariak lortu dituzte, eta gainerakoek puntu gehiago batu dituzte finalerako sailkatzeko.

Aitor Murua, Oztopo trialsin taldeko kideak eguraldia lagun izatearen garrantzia nabarmendu du, normalean data hauetan zaila izaten delako horrelako egun eguzkitsuekin topo egitea. Batez ere, kirolarien segurtasunari erreferentzia eginez. Espero baino jende gehiagok parte hartu duela adierazi du Muruak, eta horri dagokionez oso pozik geratu da antolakuntza. Ipar Zonako Trial Txapelketaren lehen proba denez, lurralde desberdinetako lehiakideak etorri dira: "Asturiasetik, Kataluniatik, Errioxatik eta Aragoitik gerturatu da jendea" esan du Muruak. 

Sailkapena

Promesetan, Ioritz Alonso izan da garaile; hasiberrietan, Nikitá Alonso; alebinetan, aldiz, Fernando Meana; eta infantiletan Mikel Gimenez. Kadeteei dagokienez, Diego Turbon gailendu da; Juniorrean, Alex Rodríguez sailkatu da lehenengo postuan; Elite mailan, Julen Sáenz; eta azkenik, R1 kategorian Vera Barón. R2an ez da parte-hartzerik egon, horrenbestez, ez da sailkapenik egin.

Erlazionatuak

Ipar Zonako Trial Txapelketa, argazkitan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria ots 16 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak