Saririk ez, baina aitortza jaso du UDAk

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ots. 14a, 15:43

Eusko Jaurlaritzak bigarrengoz antolatu du Kiroletik Bagoaz Euskaraz Saria, eta bederatzi hautagai zeuden izendatuen artean.

Kiroletik Bagoaz Euskaraz sariak banatu zituzten atzo, eguena, Durangoko San Agustin Kultur Gunean eginiko ekitaldi batean, eta hautagaien artean zen Aretxabaletako UDA kluba; ez zuen sari nagusia eskuratu, baina aitortza, ordea, bai. Han izan zen Agurtzane Elkoro UDAko presidentea, eta euskarak klubean duen egoeraren berri eman zuen: "Aretxabaletarendako kirol elkarte garrantzitsu bat da, herrigintzan ekiten duena, eta euskara du hizkuntzatzat. Kirola da gure motorra, eta motor horrek bakarrik hizkuntza batean ulertzen du: euskaraz".

Eusko Jaurlaritzak bigarren aldiz antolatu du sariketa, "kirol munduan gertatzen diren euskararen aldeko praxiei prestigioa emateko asmoz", eta hiruna hautagai zeuden izendatuen artean lurralde bakoitzetik: Arabatik, Badaiotz Herri Kirol Elkarteko sokatira taldea, Arabako Pilota Federazioa eta Irati Anda; Bizkaitik, EBETE – Kirol Jarduerak, Alex Txikon eta Asier Villalibre; eta Gipuzkoatik Urola Garaiko Kirol Elkartea, Kirolari Gaittun eta UDA. Azkenean, Andarendako izan zen sari nagusia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak