Aretxabaletako Lanbide Eskolak sei ikasle izango ditu atzerrian lanerako prestatzen

Ibai Irasuegi Garai 2025ko ots. 11a, 16:56

Aretxabaletako Langile Eskolako ikasleak Bilbon

Goi eta erdi mailako zikloa ikasten dabiltzan sei ikasle atzerrian izango dira lan prestakuntzak egiten maiatz bukaera arte.

Ondorengo hiru hilabeteetan Aretxabaleta Langile Eskolako goi eta erdi mailako sei ikaslek parte hartuko dute Erasmus programan, eta gaur, otsailaren 11n, ibilbidearen inguruko informazioa jaso dute Bilbon. Goi mailako automozio zikloa ikasten dabiltzan hiru ikaslek egingo dituzte praktikak atzerrian; Irati Sapo eta Esteban Uriartek Italian, eta Liher Moneok Bulgarian. Aldiz, erdi mailako elektromekanika zikloko Nahia Zuazobidek eta Unax Fernandezek Italian egingo dituzte lan prestakuntzak, eta Portugalen egingo ditu Mariana Cisse menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta zikloko ikasleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak