Kiroletik Bagoaz Euskaraz saria jasotzeko hautagaietako bat da UDA, eta eguenean jakingo dute saritua izan den ala ez,. Izan ere, orduan banatuko dute saria, Durangoko San Agustin Kultur Gunean, 18:00etan hasiko duten ekitaldian. Hain zuzen, Aitor Aldasorok emango dio saria irabazleari, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.
Honako hauek dira hautagaiak:
- Arabatik: Badaiotz Herri Kirol Elkarteko Sokatira saila; Arabako Pilota Federazioa; eta Irati Anda.
- Bizkaitik: EBETE - Kirol Jarduerak ; Alex Txikon; eta Asier Villalibre.
- Gipuzkoatik: Urola Garaiko Kirol Elkartea; Kirolari Gaittun; eta UDA Aretxabaleta.
Ekitaldian, halaber, honako hauek izango dira: Euskara Sustatzeko Zuzendari Josune Irabien; Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendari Gorka Iturriaga; Durangoko alkate Mireia Elkoroiribe; eta aipaturiko hautagaiak.