Ainara Urrutia nagusi Kobaz Koba Traileko Artzei Bidea lasterketan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko ots. 10a, 11:30

Ainara Urrutia Kobaz Kobako helmugan. (Argazkia: guka.eus).

Atzo Zestoan jokatu Kobaz Koba mendi lasterketa, eta 16 kilometroko Artzei Bidea lasterketa egiteko 1:33:05eko denbora behar izan zuen. Garaipen honekin laugarren aldiz jarraian jantzi du Kobaz Koba traileko txapela aretxabaletarrak.

Kobaz Koba Trail lasterketa egin zuten atzo Zestoan, eta korrikalariek 16 kilometroko Artzei Bidea edo 26 kilometroko Zaldei Bidea egin behar izan zituzten. Ainara Urrutia aretxabaletarrak Artzei Bidean hartu zuen parte, eta helmugara iritsi zen lehen emakumea izan zen 1:33:05eko denborarekin, sailkapen orokorrean, 34.a izan zen. Lorpenarekin aurreko hiru urteetako txapeldunaren titulua berretsi zuen. Emakumezkoetan bere atzetik sartu ziren Ane Elzaurdia (01:33:54) eta Irati Larrañaga (01:34:26).

Gizonezkoetan, berriz, Mikel Arriola izan zen azkarrena (01:17:14), eta alderik gabe sartu zen helmugara bigarrena izan zen Joxe Errasti (01:17:17). Hirugarren sailkatu zen Ibai Angulo (01:18:27).

Zaldei Bidean, Iraitz Legoburuk (02:14:39), Paul Ormaetxeak (02:16:49) eta Beñat Ibañezek (02:16:58) osatu zuten sailkapena; emakumezkoetan, Eneritz Aramendik (02:58:12), Naroa Uriak (03:01:20) eta Tanit Perezek (03:12:41).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak