Gora iristeko, aurrekoei irabazteko gogoz dago UDA

Imanol Beloki Unamuno 2025ko ots. 8a, 09:36

UDAkoak gol bat ospatzen.

Hirugarren Mailako UDA futbol taldea denboraldi ona egiten ari da aurten, eta 21. jardunaldia etxean jokatuko dute Unai Calzonen mutilek. Aretxabaletarrek sailkapeneko goiko postuetan dagoen Basauriko Baskonia taldea hartuko du Ibarra futbol zelaian, domekan, 16:30ean, eta norgehiagoka zaila aurreikusten dute. Izan ere, zazpigarren postuan dago UDA, eta Baskonia, berriz, hirugarrena da sailkapenean, sei puntuko aldearekin.

Gorengo hiru postuak garesti daude; Aretxabaletaren antzera, Deusto, Eibar eta Beasain taldeak gorantz egiteko gogoz daude. Hala, garaipen garrantzitsua izango litzateke domekako neurketakoa. Aurreko jardunaldian Leioa liderraren aurka galdu ostean, etxekoen babesean hiru puntu batzea da orain aretxabaletarren helburu nagusia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak