Odola emateko deia egin diete aretxabaletarrei

Mirari Altube Arrese 2025ko ots. 3a, 11:31

Arabako odol bankuko autobusa etorriko da hurrengo hiru eguenetan Aretxabaletara: otsailaren 6an, 13an eta 20an. Durana kalean izango da eta 16:45ak eta 20:00ak bitartean joan ahal izango dira herritarrak odola ematera.

Odola eman dezakete 18 eta 65 urte bitartekoek –60 urte lehenengo aldiz balitz– eta 50 kilotik gora pisatzen dutenek, osasuntsu egonda.

Emakumeek, urtean, hiru aldiz eman dezakete odola eta gizonek, gehienez, lautan. Odol emate batetik bestera, gainera, gutxienez bi hilabete pasatu behar dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak