Urko Cebrino, Elias El Assali, Nahi Gonzalez de Garibay eta Israa Zouine joan ziren txapelketara Odilo Vazquez entrenatzaileak lagun eginda. Guztiek hartu zuten parte kata modalitatean eta Cebrinok eta El Assalik kumiten ere bai.
Katari dagokionez, infantil mailan, Zouine-k bigarren egin zuen emakumezkoen artean, baita Cebrinok ere gizonezkoetan.
Kutimen, ostera, El Assali-k lehenengo postua eskuratu zuen eta Cebrinok bigarrena.