Alba Lozanoren 'Utländsk' izan da aurtengo Huhezinemako irabazlea

Mireia Bikuña 2025ko urt. 25a, 13:27

Huhezinemaren XVIII. edizioak jaitsi du teloia, sari banaketa ekitaldiarekin. Hiru eguneko ekinaldiaren amaiera izan zen Ana Goitiak aurkeztutako ekitaldia. Guztira zortzi sari banatu zituzten. Eman barik geratu ziren Mundukide eta HAZI sariak.

XVIII. Huhezinemara 94 lan aurkeztu ziren, eta horietatik 29 proiektatu dituzte: hamahiru Bideoklip Sailean, zortzi Ikasle Sailean eta beste zortzi Sail Ofizialean. Hain justu ere, azken horiek proiektatu ostean, aretoan zeudenek  izan zuten film bakoitzari buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko, filmen egileen eskutik.

Hiru sailetan banatuta, hainbat sari banatu zituzten betea zegoen aretoan. Han ziren, besteak beste, epaimahaiko kideak (Aitor Oñederra, Maitane Carballo eta Katty Pochelu), eta erakundeetako ordezkariak. Jarraian sarituen zerrenda.

Sail Ofiziala

  • Huhezinema Saria: Utländsk, Alba Lozano.
  • Ikusleen saria: 29 de Febrero, Diego Fandos.

Ikasleen Saila

  • Film onena: Patrimonio, Aitor Abio.
  • MU Saria: Erlojuaren 0rratzak, Markel Azpeitia.
  • Ikusleen saria: Lotura debekatuak, Nahia Cisneros. 

Bideoklip Saila

  • Bideoklip onena: Niña Soñando (Verde Prato), Maria Muriedas.
  • Ikusleen saria: Euripean (The Clayton), Asier Elgezua eta Mikel Cubillo.

Sari bereziak

  • Berria Saria: Hor Konpon, Jone Arriola.
  • Mundukide Saria: Eman barik.
  • HAZI saria: Eman barik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak