Euskara indarberritzeko planari jarraipena emango diote

Mirari Altube Arrese 2025ko urt. 25a, 10:29

Aroa plana garatzeko egindako lehen lan-saioa. (Argazkia: Aretxabaletako Udala)

Urtarrilaren 29an egingo dute saioa, Elhuyarrek gidatuta, eta parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.

Euskara indarberritzeko eta euskaldunak ahalduntzeko AROA plana garatzen hasi da Aretxabaletako Udala, Elhuyarren gidaritzapean. Lehen saioa abenduaren 3an egin zuten, eta bigarrena deitu dute; eguaztenean izango da, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Arkupen.

Lehenengo lan-saioan hamazazpi lagunek hartu zuten parte, eta euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko ekintza-planaren nondik norakoen berri eman zieten Elhuyarreko dinamizatzaileek. Behin hori eginda, diagnostikoaren aurkezpena egin zuten, ekarpenak jaso eta aurrera begirako erronkak identifikatu.

Eguazteneko saioan, orain arte jasotako ideiak, lan-ildoak eta erronkak berreskuratuko dituzte, eta horiei forma emango diete, ekintzetara eroanda. Udalak adierazi du herritarren ekarpenak ezinbestekoak direla lanketa horretan, eta, horregatik, bigarren saio horretan parte hartzera gonbidatu ditu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak