'Zorretan' eta 'Hansel y Gretel' antzezlanak asteburuan Arkupen

Mirari Altube Arrese 2025ko urt. 24a, 14:14

Hika Teatroak 2024ko udazkenean estreinatutako Zorretan lana egingo du zapatuan, 19:30ean, Zaraia aretoan.

Agurtzane Intxaurragak zuzendutako lana amatasunaren, zaintzaren eta maitasunaren gaineko tragikomedia absurdoa da, eta Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza eta Jabi Barandiaranek taularatuko dute. Lanaren gainean zera azaldu du Intxaurragak: "Amaren gaia zilbor heste luzea da, kilometrikoa, sekula egunerokotasunik galtzen ez duen gaia. Esaerak dio, gainera,  ama bakarra dela munduan, baina nik ama bakoitza mundu bat dela pentsatu nuen paper zuriaren aurrean jarri nintzenean".

Domekan, 19:30ean, ostera, basoan galdutako bi neska-mutikoren "benetako istorioa" kontatuko du Ortzai antzerki taldeak Hansel y Gretel lanean; gazteleraz izango da. Bi ikuskizunetarako sarrerak aurrez eros daitezke 6 eurotan, baita egunean bertan ere leihatilan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak