Idoia Sanchezek irabazi du 'Argazkizkiak' lehiaketa

Mirari Altube Arrese 2025ko urt. 22a, 20:57

Idoia Sanchez saria jasotzen, Begira argazkilaritza dendan, Ane Idigorasen eskuetatik. (Argazkia: Loramendi)

Loramendi elkarteak deitutako Argazkizkiak lehiaketaren sari nagusia Idoia Sanchez Garciak jaso du. Bigarren saria, ostera, Leire Gonzalez de Martin Bengoarentzat izan da. 200 eta 100 euroko bonua jaso dute hurrenez hurren, Begira argazkilaritza dendan erabiltzeko.

Argazkiak eta testuak bateratzen dituen lehiaketaren gaia Gabonak Atxabaltan: euskal kulturaren ondare izan da. Lau lagunek aurkeztu zituzten lanak eta epaimahaiak Idoia Sanchezek aurkeztutakoa hautatu du irabazle eta Leire Gonzalez de Martinena bigarren.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak