Partidua "oso lehiatua" izan dela adierazi du Unai Calzonek, UDAko entrenatzaileak, batik bat lehen zatian, eta aretxabaletarrek lan "oso ona" egin arren defentsan, Portugaletekoa "sekulako taldea" dela nabaritu da: "Oso indartsua da, baita fisikoki ere, oso azkarrak; beste puntu batean gaude. Bagenekien oso zaila izan behar zela; edozelan ere, oso pozik nago taldearekin".
Hirugarren Mailan, sailkapenean, Portugalete bigarren postuan dago 37 punturekin eta zortzigarrenean dago, berriz, UDA, 26rekin. Datorren partidua ere etxean izango dute aretxabaletarrek, San Viator taldearen aurka.